lunes, 10 de octubre de 2011

TEKNOLOGIA BERRIEN SUSTAPENA

TEKNOLOGIA BERRIAK (MAPA KONTZEPTUALA)

TEKNOLOGIA BERRIEN SUSTAPENA

Teknologia berrien sustapena

sábado, 8 de octubre de 2011

lunes, 3 de octubre de 2011

IKTen adar nagusiak


IKT-a informazioa, komunikazioa eta teknologia lantzen dituen ikasgaia da. Orain arte irakasleen artean garrantzi berezirik eduki ez duen arren, gaur egun bere presentzia asko ugaritu da ikasgeletan. Honen ondorioz, egun irakasle izateko prestatzen ari diren ikasleek, ezinbestekoa dute irakasgai hau lantzea, bere etorkizuneko lanean beharrezkoa izango baitute.
Irakasgai hau hiru adarretan banatzen da eta horietako bakoitzak helburu jakin bat lantzen du, betiere besteekin lotura mantenduz:
·        Informazioa: bai gure ikasketak burutzeko eta baita gure etorkizuneko lanerako ezinbestekoa da informazioa modu egoki batean bilatzen jakitea. Gaur egun informazio asko eskuragarri dugunez, sarritan zaila egiten da guk behar dugun informazio espezifiko hori aurkitzea. Horregatik, uste dugu informazio egokia bilatzen jakitea eta iturri fidagarriak ezagutzea garrantzitsua dela. Bi helburu horiek lortu ondoren, eskuratutako informazioa lantzen eta gure beharretara egokitzen ikastea izango litzake azken helburua.
·         Komunikazioa: komunikatzeko modu ezberdin asko daude eta hauek ezagutzea oso garrantzitsua da (adb.: aurrez aurrekoa, ahozkoa, ordenagailu bidezkoa, idatzizkoa…). Horrez gain, beraien erabilera modu praktikoan ikastea eta lantzea beharrezkoa da, eta baita testuingurura egokitzea ere gaizki ulertuak egon ez daitezen.
·         Teknologia: garrantzi handia hartu duen adar bat da eta teknologiak erabiltzen jakiteak ate asko irekitzen dituela iruditzen zaigu eta horretarako, baliabide ezberdinak ezagutzea eta hauek era egoki batean erabiltzen jakitea ezinbestekoa da. Gainera, teknologia berriak ikasteko tresnak dira eta irakasleak dituen mugak gainditzeko erabilgarriak izan daitezke.

Guzti hau kontuan izanik, IKT-ak eskola giroan garrantzi handia hartu duela esan dezakegu. IKT-ak barne dituen hiru adarrak lantzeko garaian, hauen arteko loturak ezartzea beharrezkoa iruditzen zaigu. Gure iritziz, eskoletan gero eta ohikoagoa da bere erabilera eta gure etorkizuneko lanean ezinbestekoa izango dugu bai guretzako eta baita gure ikasleentzako ere. Horregatik, aipatutako helburu guzti horiek betetzea garrantzitsua deritzogu.


ONGI ETORRI GURE BLOGERA!


Kaixo bloggero maiteok:
Guztiok dakizuen bezala, "Hula hoop" blog berria jaio da! Bost neskak sortutako blog bat da eta gure ahalegin guztiak egingo ditugu blog polit bat sortzeko.
Magisteritza eskolan gertatzen diren txaskarrilo guztiak hemen azalduko dizkizuegu, beraz adi egon! Benetan interesgarria izango baita!